Goizetik ehundik gora lagun elkartu dira Amurrioko parkean, Jai herrikoien aldeko eguna ospatzeko. Paella txapelketa izan da lehen ekintza, eta parkeko itzaletan jende andana batu da. 18:30ean izan da pregoia. Prozesu parte hartzailearen emaitza zabaldu du Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak sare sozialetan. Aurtengo omendua Galder Barbado Bonilla gaztea izango da:
Ostean, kalejira eta kontzertuak egongo dira: Leihotikan, Fears Away, Marianitoz Blai eta Dantzetan jarrai taldeek joko dute. Festarako bezala, aldarrirako tartea ere atera dute Amurrioko txosnagunean: