Goizan goizetik ekin diote marmitakoa prestatzeari Amurrion. Su-gozotan elkartearen deialdiari jarraiki, Amurrioko eta inguruko pertsona asko bertaratu dira urteroko zitara. 13:00etan entregatu dituzte kazolak, eta 14:00etan izan da sari banaketa.
Ikusleen gozamenerako marmitako errazioak banatu dituzte, parte hartu ez dutenek garaiko janaria frogatzeko aukera izan dezaten. "Aurten 24 kazola egon dira", kontatu diote antolatzaileek Aiaraldea hedabideari. Hamargarren edizioa izan du aurten ekimenak.