Gaur arratsaldean hasiko dira Amurrioko jaiak. Arratsaldeko zazpietan jaitsiko da Iguarrakoa, eta larunbatera arte egongo da hegan. Egitarau oparoa prestatu dute udalak, kuadrillek, herriko elkarteek eta Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak.
Aiaraldea hedabideak jaien jarraipen berezia egingo du argazki, bideo eta artikuluen bidez. Atari berezia atondu du horretarako.
EGITARAU OSOA
Abuztuak 12, astelehena: Txupinazo eguna
11:30 // “Amurrio Hiribildua” Pilota Txapelketako finalerdiak
Udal pilotalekuan
13:00 // Kuadrillen aurkezpena
Juan Urrutia plazan
13:30 // Musika poteoa
Herritik, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
14:30 // Gazte bazkaria
Gazte karpan, Jai Herrikoien Aldeko Batzordearen eskutik
16:30 // Bingo musikatua
Gazte karpan, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak gidatuta
18:15 // Jaietako pregoiaren irakurketa
Udalbatza aretoan, Aiara Dantza Taldearen eskutik
18:30 // Jai kuadrillen igoera
Urrutia Jauregiko landatik Juan Urrutia Plazara
18:40 // Jai kuadrillen ordezkarien aurkezpena eta bandak jartzea
Udalbatza aretoan
19:00 // Txupinazoa
Jarraian kalejira egongo da, erraldoiek eta Battuere batukada taldeak lagunduta
19:30 // Kontzertua
HOTEL RUIDO
Elexondoko oinezkoen gunean
19:00-22:00 // Indarkeria sexistarik gabeko gunea
Emagin Euskal Herriko Bilgune Feministareren eskutik, Larrinaga kalean
22:00 // Profesionalen pilota partidak
Victor Esteba-Iñaki Artola eta Ander Imaz-Jon Mariezkurrena, udal pilotalekuan
22:30 // Orkestra
MALIBU SHOW
Larrinaga kaleko oinezkoen gunean
22:30 // Kontzertua
MUGAN
IRAMO
NIZURI TAZUNERI
OHARKABE ERROMERIA
Txosnagunean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
Abuztuak 13, asteartea: Haurren eta atzoko gazteen eguna
10:00-15:00 // Txupete jasotzea
Amurrioko haurren txupeteak udaletxeko ate nagusian jasoko dira eta Iguarrakoak abuztuaren 17an eramango ditu
10:30 // Ekitaldia udaletxean
2019ko udan Amurrioko harrera familietan dauden haurrentzat
11:00-14:00 // Haur parkea
Udal parkean egingo da eta amaieran apar festa egongo da
11:00 // Ekitaldia udaletxean
Alkateak udalbatza aretoan Hiribilduko pertsonarik helduenari makila emango dio. Jarraian, trikitilariez lagunduta elizara abiatuko dira
11:30 // Nagusien omenezko meza
Mariaka abesbatzarekin
Jarraian, Udalbatzak “San Anton Armuru” egoitza bisitatuko du
12:00 // Buruhandiak
12:30 // Nagusientzako janaurrekoa eta musika animazioa Ganekorekin
Amurrio Hiribilduko Familia Elkartearen eskutik
14:00 // Atzoko gazteentzako anaitasun bazkaria
Udal Pilotalekuan
14:00 // Haurrentzako bazkaria
Paella, udal parkean Aurreraka eta Amurrioko Eskaut taldeen laguntzarekin
14:00 // Poteo feminista
Herritik, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
15:00 // Emakumeon* bazkaria
Gazte Karpan, Otsemeaken eskutik
16:30 // Buruberokiak egiteko txokoa, masaje eta zaintza gunea...
Parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
16:00 // Dantzaldia Jamaika taldearekin
Frontoi kalean
16:00 // Haurrentzako ginkana
Udal parkean
18:00 // Familientzako berbena
PARTYMAN JONES
Udal parkean
19:00 // Hip-hop eta popping tailerrak
San Anton plazan
19:30 // Buruhandiak
20:00 // Musika afrikar kontzertua
SAHARA LIBRE
Udal parkean
20:00 // Musika animazioa
Beti-Jai fanfarrearekin
20:30 // Bertso saioa
JON MAIA
MIREN AMURIZA
IÑAKI VIÑASPRE
IRATI ALCANTARILLA
Txosnagunean, AIEBEK antolatuta
23:00 // Kontzertuak
SUAIA ETA AMA REBEL
BAD SOUND SYSTEM
Juan Urrutia plazan
1:00 // Kontzertuak
POTTORS DESTROYERS ft. DJ ZETA MOREA
meets. Aiaraldeko neska*
gazteak oholtzan
Gazte Karpan
Abuztuak 14, asteazkena: Kuadrillen eguna
10:00 // Baserriko produktuen erakusketa eta lehiaketa
Juan Urrutia plazan
11:00-14:00 // Haur parkea
Udal parkean egingo da eta amaieran apar festa egongo da
11:30 // “Amurrio Hiribildua” pilota txapelketako finalak
Udal Pilotalekuan
12:30 // Musika animazioa trikitixarekin
Ander eta Lander bikotearekin
13:00 // Trikipoteoa kuadrillekin
Abiapuntua kiosko ondoan izango da
13:00 // Ziza dastatzea
Arriola Mikologia Elkartearen eskutik, Juan Urrutia plazan
14:00 // Baserriko produktuen lehiaketako sari banaketa
Juan Urrutia plazan
15:00 // Kuadrillen bazkaria
San Antonen
17:00 // Karaokea
San Antonen, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
19:30 // Kuadrillen jolasak
Parkean
19:30 // Lore eskaintza jasokundeko Andra Mariari
Andra Mariaren parrokian
20:00 // Odoloste jana
San Anton plazan. 1,50€ balioko du ogitartekoak
20:00 // Musika animazioa
Gaitero eskoziar batekin
21:00 // Kalejira musikatua
Txosnagunetik, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak gidatuta
21:00-23:00 // III. DJ Gaua
BAK Produzioen eskutik Larrinagako oinezkoen gunean
1:00 // Musika jaialdia
SINAI (UK) ETA AIARALDEKO (EH) SOINU SISTEMEN TOPAKETA
Txosnagunean izango da Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
21:00-24:00 // Indarkeria sexistarik gabeko gunea
Emagin Euskal Herriko Bilgune Feministaren eskutik, Larrinaga kalean
23:00 // Kontzertuak
SAMOAH
GREEN VALLEY
00:30 // Alkohol tasa neurtzeko kanpaina
Larrinaga kalean
02:00 // III. DJ Gaua
BAK Produzioen eskutik Larrinagako oinezkoen gunean
Abuztuak 15, osteguna: Ama Birjinaren eguna
10:00 // Kanpai iraulketa
Suziriak botako dira jaia iragartzeko
10:00 // Txirrindularitza Sari Nagusia: LXVI. Aiara Zirkuitua
Elite eta Sub23 mailak, Arabako Txapelketa eta “Daniel Albizuaren omenezko lasterketa”
10:30 // Dianak trikitixekin
10:45 // Kalejira Andra Mariaren elizaraino
11:00 // Meza nagusia
Andra Mariaren Parrokian. Amaieran ohorezko aurreskua egingo da
12:30 // Kalejira
Amurrioko erraldoiekin eta buruhandiekin
12:30 // Elkarretaratzea
“Korapiloak askatzeko unea da” lemapean Juan Urrutia plazan, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
12:30 // Harrera ekitaldia
Udaletxean agintari eta jaien partaideei
12:30 // Herri kirolak
Juan Urrutia plazan
13:30 // Txirrindulari lasterketako Sari Nagusiaren banaketa
19:30 // Euskal dantzen erakustaldia
Aiara Dantza Taldearekin Juan Urrutia plazan
20:30 // Musika animazioa
Dunbots fanfarrearekin
22:30 // Bost folk kontzertua
XABI ABURRUZAGA
bere folk taldearekin, Juan Urrutia plazan
00:00 // Beti dantzetan
Juan Urrutia plazan
00:00 // Basati kirolak
Parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
00:00 // Musika emaldia
DJ TRUE ETA TOKX
Gazte karpan
Abuztuak 16, ostirala: San Roke
8:30 // San Rokeko zelaietara joan eta etortzeko doako autobusa
Gasolindegitik autobusa ordu erdiro irtengo da. Geralekuak: elizako biribilgunea eta San Jose eliza. San Roketik azken irteera 14:30ean
10:00 // Santuaren igoera
Andra Mariaren elizatik San Roke baselizaraino
10:30 // Ganadu erakusketa, “San Roke azoka”
11:00 // Musika animazioa
Trikitixarekin San Rokeko zelaietan
11:30 // Meza Nagusia
Mariaka Abesbatzarekin
12:30 // Aurresku eta Joten
LIV. Txapelketa
Aiara Dantza Taldeak antolatuta
13:00 // Txekor pisaketa
San Rokeko zelaian, Kinielak egingo dira
19:00 // Haurrentzako Playback Erakustaldia
San Anton plazan
20:00 // Kale antzerkia
“PROZAK”
Malas Compañías zirko taldearekin Larrinagako oinezkoen aldean
21:00 // Kontzertua
PURO RELAJO
Euskal Herriko eta Mexikoko kanten bertsioak, Juan urrutia plazan
22:15 // Karroza desfilea
Elizako birigilgunetik abiatuta
23:30 // Berbena
TRIKIZIO
Juan Urrutia plazan
01:30 // Karroza lehiaketaren sari banaketa
Juan Urrutia plazan
Berbenaren ostean
DJ RUBA
Juan Urrutia plazan
Abuztuak 17, larunbata: San Rokeren errepikapena
6:30 // Gosaria eta San Rokera kalejira
Koadrilek antolatutako ekintza, Jai Herrikoien Aldeko Batzordearen egitarauaren barruan
10:00-15:30 eta 17:00-19:30 // San Rokeko zelaira joan eta etortzeko doako autobusa
Gasolindegitik autobusa ordu erdiro irtengo da. Geralekuak: elizako biribilgunea eta San Jose Eliza. San Roketik azken irteerak 15:00etan eta 19:00etan izango dira
9:00 // XLIII. Pil-pil erako Bakailao eta XX. Patata tortila txapelketen izen ematea
San Roken
10:00 // Elexazarrera irtenaldia
San Roke baselizatik, Juanjo Hidalgoren gidaritzapean
11:30 // Meza nagusia
San Rokeko zelaian, Mariaka Abesbatzarekin
12:30 // Ardiei era tradizionalean ilea mozteko erakustaldia
San Roken
12:30 // Patata tortilen aurkezpena
13:00 // Bakailao kazolen aurkezpena
14:30 // Txapelketen sari banaketa
14:30 // Senidetasun bazkaria
Prezioa 1,50 eurokoa izango da
14:30 Haurrentzako antzerkia
“KALEAN OTSO, ETXEAN USO”
San Anton plazan
16:00 // Erromeria
OROTS
San Rokeko zelaietan
20:00 // Kale antzerkia
“ENVÁ”
Juan Urrutia plazan
21:30 // Ikuskizuna
“LOS HITS DE TU VIDA”
Juan Urrutia plazan
22:30 // Musika animazioa
Betijai Fanfarrearekin
23:30 // Iguarrakoaren agurra egiteko desfilea
Andra Mariaren elizatik Juan Urrutia plazaraino
00:00 // Jaien amaiera
Jarrian disko-festa egongo da 80 eta 90 urteetako musikarekin