Abuztuko lehen asteburuan igo zuten Vignemale mendia amurrioarrek. Bi eguneko txangoa antolatu zuten, eta 30 lagun inguru batu ziren planera. Bi eguneko txangoa izanik, hurrengo egunean bi gailurren artean aukeratzen utzi zieten partaideei: Pique Longe edo Cerbillona.
Irati Marañon izan zen ibilaldiko partaideetako bat. "Ingurua oso-oso ederra da, eta egindako ibilbidea ere bai", azaldu du. Dena dela, giroa gustatu zaio gehien, "egondako giro ona" nabarmendu baitu batez ere, "belaunaldi oso ezberdinetako jendea elkartzen gara eta hori beti da aberasgarria".
Vignemalekoa ez da izan, ordea, Mendiko Lagunakek udan bidaiatzeko antolatutako ekintza bakarra. Uztaileko bigarren asteburuan "Enaren bidea" egin zuten. Zehazki, lehenbiziko bi etapak burutu zituzten. Txamantxoia eta Petretxema tontorrak zapaldu zituzten, besteak beste.
Argazkiak: Mendiko Lagunak