Jende andana batu da nola udaletxe barruan hala kanpoan jaietako txupinazoa ikusteko. Aurtengo pregoia Aiara Dantza Taldeak sortu du, 35. urteurrena bete baitute. Hain zuzen, kide guztiei eskerrak eman dizkie elkarteak. "Hasi dadila festa, hasi dadila sei eguneko dantza!" mezuarekin bukatu du Iraia Aspuru ordezkariak hitzartzea. Ugarte Otxote taldeak kantu batekin omendu ditu dantzariak.
Josune Irabien alkateak "jai zoriontsuak" eta "errespetuzkoak" opatu dizkie amurrioarrei. Zentzu horretan, eraso eta jarrera matxistarik gabeko egunak izatea espero duela adierazi du. Jai koadrilen ordezkariei "banda" jarri diete segidan, eta talde argazkia atera dute.
19:00etan ekin diote Iguarrakoa udaletxera hurbiltzeari. Festetako zapia jantzi dio alkateak, eta suziria jaurti dute ondoren. Plazan zeuden jai koadrilek eserialdia egin dute, "Gora jai herrikoiak" afitxak eskutan.
Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya eta Txabi Alvarado Bañares