Denetariko ekintzak izan ditu Amurrioko jaien bigarren egunak. 10:30ean hasi dira ekitaldiak, harrera-familien omenaldiarekin zein edadetuen ekitaldi edota mezarekin. Eguerdian Ganekoren musika emanaldia egon da Juan Urrutia plazan. Umeen bazkaria parkean egin dute, poltsa bete janari banatuta. "Atzoko gazteak", aldiz, frontoian elkartu dira.
Argazkiak: Antonio Muñoz eta Izar Mendiguren Cosgaya