Bideko gainean erretako autobusarena ez da izan suhiltzaileek gaur goizean Amurrion izan duten lan bakarra. Eguerdian beste ezbehar bati egin behar izan diote aurre, herriko kafetegi bateko frijigailu batek su hartu baitu. Egoera bideratzea lortu dute suhiltzaileek eta ez da zauriturik egon.