Bazkalorduan eta arratsaldean, aldiz, kuadrillak izan dira nagusi. Ehunka lagun bildu dira San Anton plazan eginiko otorduan. Arratsaldean, aldiz, ez dira ohiko jokoak egin. Karaokea egin da horren ordez.
Gauean ere giro ederra egongo da herrian, aurreikusi daitekeenez. Udaletxe aurrean Green Valley taldeak joko du. Txosnetan, aldiz, soinu sistema topaketa egongo da, goizeko ordu txikietara arte.