Eguzkipean ospatu dute San Roke eguna Amurrion. Urtero gisa, jende mordoa gerturatu da zelaietara. Batzuk oinez egin dute bidea, eta beste batzuek, berriz, udalaren autobus zerbitzua baliatuta. Zuhaitz artean abere ugari elkartu dituzte: zaldiak, behiak, ardiak, txerriak, poniak, zaldiak... Ohi bezala, haur, heldu eta edadetu ugari hurbildu dira auzora. Hain zuzen, ermitan egin dute meza, baita euskal dantzen txapelketa ere. Ondorioz, eguerdian jendetza batu da egunaz gozatzera. Apusturako aukera ere izan dute herritarrek: Saratxoko zekorraren pisua asmatzeko kinielak egiten ibili dira eta.
Bihar izango da San Roke egunaren errepikapena. Hain zuzen, patata tortilla eta bakailo txapelketa antolatuko dituzte bertan.