Jaiz betetako sei egunen ondoren, Udalak herriko jaien balantze positiboa egin du. Iaz ez bezala, eguraldia ere alde izan dugu. Eguneko jardueretan eta gauetarako programatutako kontzertuetan eta musika emanaldietan jai giroa izan da nagusi.
Amurrioko alkateak modu positiboan baloratu ditu Amurrioko jaiak. “Beste urte batez, amurrioarrok gure jaiei etekina ateratzen jakin dugu, eta azken minutura arte gozatu ditugu. Azpimarragarria da jende guztia gogobetetzeko pentsatuta egon diren jarduerek izan duten partaidetza, eta horri esker, gure udalerriko txoko guztiek indar osoz bizi izan dituzte jaiak. Urtero bezala, une berezienetakoa, jende gehien bildu duenetakoa, txupinazoa izan da, eta baita kontzertuak eta musika hitzorduak eta karroza desfilea ere. Ezinbesteko hitzorduak herritar guztientzat”, azaldu du Josune Irabien alkateak.
Jaiak prestatzea ez da lan erraza, eta arrakasta, guztien partaidetzan eta errespetuan eta bizikidetzan oinarritzeaz gain, Udalaren eta herriko elkarteen eta koadrilen arteko lankidetzan eta lanean dago. “Eskerrak eman nahi dizkiet jarduera bakoitzaren antolakuntzaren atzean egon diren pertsona guztiei, horrek eskatzen duen konpromisoarengatik eta duen garrantziarengatik, sei egunetan ehun jarduera inguru gauzatu ahal izateko. Esker on hori koadriletara ere zabaldu nahi dut, urtero bezala jai giroa animatzen lagundu dute eta”.
Amaitzeko, jaietan arazo garrantzitsurik egon ez izana ere azpimarratu behar da. Izan ere, Amurrioarrek, beste behin, “errespetu, bizikidetza eta tolerantzia eredu direla erakutsi dute, jai giro bikaina lortzen lagunduz”.