2019/09/01 17:43

Azoka

Aukeren azoka

Aukeren azoka
Elexondo kalean (Euria egiten badu San Anton plazara mugituko da), Amurrio

Udalaren oharra:

Irailaren 14an Apymcak, Amurrio Bideanen laguntzarekin, jai-egun bat antolatuko du tokiko merkataritza sustatzeko, herriko dendak, hurbilekoak.  Beste jarduera batzuen artean, Aukeren Azoka egingo da Elexondo kalean, eta, euria egitekotan, San Anton plazara aldatuko da. Jai-egun honetan ez dira faltako txikientzako lantegiak eta ikuskizunak, musika eta ekintza gehiago.

Sorpresazko zozketa bat egingo da bezeroen artean. Irailaren 1etik 14ra arte parte hartzen duten dendetan egindako erosketa bakoitzean txartelak banatuko dira irailaren 14an egingo den zozketa baterako. Zer zozketatzen da?

Antolakuntzak “sorpresa izatea nahi du, gure merkataritzak adina txunditzen gaituena”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide