Istripua egon da arratsaldeko lehen orduan Baranbion. "Motor gidari batek izan du istripua, eta anbulantzian eraman dute erietxera", adierazi dio Aiaraldea hedabideari bertaratutako suhiltzaileetako batek. Baranbio eta Orozko arteko errepidean jazo da ezbeharra, eta ertzainekin batera suhiltzaileak bertaratu dira egoera bideratzera.