Aurredenboraldiko lehenbiziko partida izan da Oiartzungoa Amurrioko futbol klubarentzat. Asteburuan izan ziren Gipuzkoan, eta garaipenarekin etxeratu ziren.
Hiru talderen arteko txapelketa izan zuten erronka, eta bete-betean asmatu zuten. Hala adierazten dute, behintzat, emaitzek: Arabako Errioxako futbolariak eta Oiartzungoak hartu zituzten mendean.
45 minutuko partidak izan ziren. Lehenbiziko aurkaria etxeko taldea izan zen, eta 0-1 irabazi zieten amurrioarrek. Arabar errioxakoen kontra, berriz, 0-0 berdindu zuten.
Alabaina, Oiartzungoek 2-0 garaitu zituzten arabarrak, eta ondorioz, Amurriok eskuratu zuen garaipena. Zehazki, Amurriok 4 puntu lortu zituen sailkapen orokorrean, Oiartzunek 3 eta Arabar Errioxak 1.