“Munduko emakumeen janak Aiaraldean” antolatuko dute lehenbizikoz, kulturartekotasuna eta ahizpatasuna saretzeko

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko ira. 10a, 10:20

Aiaraldea Faktoria hartuko dute ekimena prestatzeko. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea Ekintzen Faktoriako feminismo lantaldeak "Munduko emakumeen janak Aiaraldean" dinamika abiatu du. Ostiralean egingo dute aurkezpena Amurrioko Kultura Etxean, 18:00etan.

"Munduko emakumeen janak Aiaraldean" ekimenaren helburua da eskualdeko kultura ezberdinetako emakumeak saretzea, elkar ezagutzea.

Zehazki, egun osoko topaketa antolatuko dute, baina ez dute egitaraua aurreratu, "hainbat kulturetako emakumeak elkartzea nahi dugu, eta guztion artean adostuko dugu programazioa".

Xedeak, ordea, argi dituzte: eskualdeko kulturak identifikatu eta saretzea, ahizpatasunari bide ematea eta ahalduntzea.

Hori guztia nola gauzatuko duten galdetuta, proiektuaren zertzelada nagusiak azaldu ditu Garazi Martin Bidegurenek: "Udan inguruko hainbat emakumerekin harremanetan jarri gara dinamikan parte hartzera gonbidatzeko. Eskualdean bizi diren emakumeen eskutik, arroza bakoitzaren herrialdean nola prestatzen duten bilduko dugu errezeta formatuan. Modu horretan hemen bertan ditugun herrialdeak, hizkuntzak eta komunitateak bistaratuko ditugu. Jakina, Aiaraldea Ekintzen Faktorian ohi dugun bezala, guzti hori euskaraz jaso eta zabalduko dugu".

Egitasmoaren baitan ikus-entzunezkoak aurreikusi dituzte, "bideo-errezetak".  Dinamikan parte hartu nahi duten neskei "zubigile" izateko gonbita luzatu diete, "kulturen arteko zubiak eraikitzeko".

Antolaketan laguntzeko prest dagoen orori feminismoa@aiaraldea.eus posta elektronikora mezua bidaltzeko eskatu diote.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide