Amurrioko Udalak merkatariei eta ostalariei bideratutako euskara ikastaroa abiatu du

Erabiltzailearen aurpegia
Hainbat kanpaina egin dituzte orain arte merkataritzan euskara sustatzeko.

Edozein establezimendutan gehien erabiltzen diren euskarazko esamoldeen eta adierazpideen inguruko trebeziak eta ezagutzak zabalduko dira.

Amurrioko Udalak eremu guztietan euskara bultzatzea bilatzen du. Hori dela eta, AEKrekin batera, merkataritzan eta ostalaritzan lan egiten duten pertsonei zuzendutako oinarrizko euskara ikastaroa jarri du martxan, eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatea hobetzeko xedez.

Prestakuntza horren bitartez, partaideek zenbait esamolde eta adierazpide ikasiko dituzte, bezeroengana zuzentzeko, hizkuntzaren erabateko kontrola izan behar gabe.

Udalak finantzatuko duen ikastaroak 17 orduko iraupena izango du, eta urriaren 14tik azaroaren 20ra luzatuko da, astean bi egunez, izena ematen duten pertsonen ordutegi aldeko prestasunaren arabera zehaztu beharreko ordubete eta erdiko saioetan.

Urriaren 7ra arte eman ahal izango da izena, 662303756 telefono zenbakira deituz edo irabazieuskararekin@gmail.com helbidera mezu elektronikoa bidaliz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide