Irailaren 22an -igandea- egingo da Amurrioko Artzain Egunaren XXVI. edizioa. Goizetik arratsaldera arte luzatuko da egitaraua, ohiko ekintzekin: abereen eta tokiko produktuen azoka, gazta lehiaketa, artile mozketa erakustaldia eta artzain txakur txapelketa, besteak beste.
Bezperan, aldiz, ohiko kanpai-jotze lehiaketa egingo da Santa Maria elizan.
EGITARAUA
Irailak 21, larunbata
12:00 // XVI. Kanpai kontzertua
Irailak 22, igandea
10:00-14:30 // Latxa Arrazako Ardien Probintziarteko XXVI. Lehiaketa
Idiazabal jatorri-deiturako Ardi-gaztaren XIII. txapelketa
10:00-13:00 // VII. Gazta Txapelketa Herrikoia
11:30 // Artzain omenduei ongietorria egitea
12:00-12:30 // Erakustaldia: gazta egitea
12:30-13:30 // Ardiei artilea mozteko bi teknikaren erakustaldia: tradizionala eta Zeelanda Berrikoa
12:30-13:00 // Ardi latxaren produktu berrien dastaketa: Ardikia eta gazte zaharra
12:30-13:30 // Araiako musika-banda
13:30 // Arabako artzainei omenaldia
Sari banaketa
Ardi-bazkari dastaketa
16:30 // Araba Euskal Pilota Elkartearen Eskuz Partiduak
18:00 // Artzain-txakurren XXI. Txapelketa