aiaraldea.eus

Hazilan programaren laugarren edizioa irailaren 23an hasiko da

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Ekonomia  Amurrio

Hazilan programak, Amurrioko Udalaren beka batekin elkartzen ditu prestakuntza eta enpresetan egiten diren praktikak. Programazioa negozio ideia baten garapenarekin ere osatu daiteke.

Hazilan programaren laugarren edizioa irailaren 23an hasiko da
ReforAmurrio Enpresaldean egingo da aurkezpen jardunaldia. | Ikusi handiago | Argazki originala

Amurrio Bideanek Hazilan programaren laugarren edizioa aurkeztuko du datorren irailaren 23an. Programaren helburua, lan merkatuan sartzen edo nahi den enplegua aurkitzen laguntzea da. Aurkezpen jardunaldia 10:30ean hasiko da ReforAmurrio Enpresaldean, eta saio horretara joateko komenigarria da aurretik aurreinskripzioa egitea 945891721 telefono zenbakian edo empresa@amurriobidean.org helbidearen bitartez.

Hazilan, trebezia profesionalei eta marka pertsonalei buruzko prestakuntza programa da, enplegu bilaketara zuzendutakoa, eta 4 hilabetez enpresetan egingo diren praktikekin edo negozio ideia baten garapenarekin osatzen da. Epealdi horretan, partaideek Udalak, Gazte Planaren bitartez, ematen duen hileko 600 euro gordineko beka jasoko dute, praktikak udalerrian bertan egiten badituzte, edo 800 euro gordinekoa beste udalerri batean egiten badituzte edo negozio ideia berria lantzen badute, enpresa bat sortzeko helburuz.

Programa, goi gradutik gorako prestakuntza zikloko ikasketak dituzten eta enplegu bilaketa aktiboan dauden 20 eta 44 urte artekoei dago zuzenduta, hau da, ez dute zertan langabezian egon behar. Programan parte hartzeko orduan lehentasuna izango dute Amurrion erroldatuta daudenek, eta horiek izango dira beka eskuratu ahal izango duten bakarrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa