Amurrio Bidean-ek 12 prestakuntza ikastaro programatu ditu hurrengo bi hilabeteetarako

Erabiltzailearen aurpegia
ReforAmurrio Enpresaldean egingo dira ikastaroak. / Ruben Ladron de Gebara

Amurrio Bidean-ek irekita du irailetik azarora emango diren prestakuntza ikastaroetarako izena emateko epea. Mota guztietako hamabi prestakuntza ekintza, robotikatik hondakinen kudeaketara edo ekonomiaren kudeaketara. Ikastaroen edukian sakontzeko edo horietan izena emateko, interesatuta dauden pertsonak Amurrio Bidean-ekin harremanetan jarri beharko dira formacion@amurriobidean.org helbide elektronikoan edo 945891721 telefono zenbakian.

Epe laburrean bost prestakuntza ekintza hasiko dira:

Zibersegurtasuna: Babestu zure negozioaren informazioa (2 ordu): Irailaren 26an izango da. Jardunbide egokiak azalduko dira, enpresa bakoitzaren alderdi zaurgarriak identifikatu ondoren. Kontuan izan behar da arriskuak eta mehatxuak, sarri askotan, ez datozela kanpotik, konturatu gabe guk geuk eragiten ditugula, gutxieneko segurtasun neurriak hartzen ez ditugunean. Informazioaren segurtasuna hobetzeko balioko dizuten jardunbide egokiak, neurriak eta kontrolak hartzen erakutsiko dizu.

Merkataritza plan operatiboa. Zer egin behar dut saltzeko eta nori? (21 ordu): Jarduera hori urriaren 3tik 24ra luzatuko da. Helburua, partaideari bezeroak erakartzeko estrategiak definitzen laguntzea, dagokion komunikazio eta merkataritza plana egiteko tresnak ematea, salmenta prozesuaren faseak erakustea eta arrakastaz aurre egiten laguntzea da.  

Programazioa robotika industrialean eta lankidetzakoan (100 ordu): Ikastaroaren bitartez, partaide bakoitzak robot batzuk eta horien aukerak ezagutuko ditu, eta baita fabrikatzaile bakoitzaren programazio lengoaia ere (ABB, KUKA eta FANUC), eta oinarrizko programak sortzeko eta aldatzeko gai izango da. Ikastaro horrekin robotekin lan egiteak dituen ohiko arazoak konpontzen ikasiko da. Ikastaroa urriaren 4tik 31ra egingo da. Plaza mugatuak ditu.  

Bezeroaren arreta (70 ordu): Bezeroaren ikuspegia landuko da; komunikazio teknikak eta arreta egokia, bezeroaren profilaren eta haren beharren definizioan oinarrituta. Komunikazioarekin eta bezeroaren arretarekin erlazionatuta partaideek dituzten gaitasun pertsonalak hobetzeko tresnak landuko dira. Amaitzeko, merkataritza arloko kudeaketarako salmentako trebezia pertsonalak aintzatetsi eta hobetuko dira. Urriaren 7tik 31ra luzatuko da.   
Ingurumenarekin erlazionatutako lege eskakizunen identifikaziorako tresnak: Prestakuntza honen helburua ingurumenari buruzko azken lege berrikuntzak ondo ezagutzea izango da. Horretarako (kasu praktikoen bitartez), partaidearen jardueran aplikagarri den ingurumen arloko legedian sakonduko da. Ikastaroa urriaren 14tik 23ra egingo da.

Ikastaro horiez gain, urriaren bigarren hamabostalditik aurrera egingo diren ikastaro hauetan izena emateko epea ere irekita dago: Industria hondakinen kudeaketa eta IKSen erabilera (12 ordu); Oinarrizko ekonomia-finantza alderdiak zure enpresan (21 ordu); Salmenta teknikak (70 ordu); Laneko Arriskuen Prebentzioa (Metalaren sektorea) (20 ordu); Nire enpresa ondo al doa? Kudeaketa kontrola Dummientzat (21 ordu); eta Tokiko produktuen maridajea (10 ordu).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide