Bañuetako jaiak, auzoa iraultzeko prest

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko ira. 20a, 07:51
Iraileko azken asteburuan izango dira Bañuetako jaiak. / Aiaraldea.eus

Iraileko azken asteburuan izango dira Bañuetako jaiak. Ostiral eta larunbatean pilatu dituzte ekintza guztiak.

Urtaro aldaketa ospatuko dute auzoko jaiekin batera Bañuetan. "Badakigu iraila ez dela zuen hilabeterik gogokoena, baina urtero lez Bañuetan udari amaiera eta kurtso berriari hasiera ona emateko gogoekin gatoz", adierazi dute sare sozialetan. 

Irailaren 27an eta 28an makina bat jarduera antolatu dituzte; jai tematikoa, besteak beste: "Joan 80ko hamarkadako arropa zaharra kamarotetik jaisten, bertan itxarongo zaituztegu dantzan egiteko prest!". Ostiralean 19:00etan hasiko dira festak, eta Aiara Dantza Taldearen erakustaldia, batukada eta kontzertuak izango dira protagonista nagusi. 

Larunbatean, aldiz, goizean pilatuko dituzte kirol jarduerak: mendi irteera, txirrindularitza lasterketa eta irristaketa zein motor klasikoen bigarren erakustaldia, kasu. Gastronomiak ere izango du tartea: patata tortilla txapelketa antolatu baitute 11:00etan. 13:00etan, berriz, Artziniegako Bizindar taldeko lagunekin herri kirolak eskainiko dituzte. 4 euroren truke osatu dute herri bazkaria, auzokide guztiak elkartzeko helburuarekin. Paella eta postrea izango dira menua. "Hementxe duzue aurtengo kartela, zuen aktibitate gustokoenekin eta zenbait ekintza berrirekin elkarrekin ondo pasatzeko irrikitan gaude". 

EGITARAU OSOA

Irailak 27, ostirala: 80ko hamarkadako jaia

19:00 // Txupinazoa eta Aiara dantza taldearen erakustaldia

19:30 // Pintxopotea Battuere batukadarekin

22:00 // Kontzertuak: Chiki Lora eta Hotel Ruido

Irailak 28, larunbata

9:00 // Mendi irteera

10:30 // Moto klasikoen II.Erakustaldia

11:00 // Arabako txirrindularitza elkartearen lasterketa

11:00 // Irristaketa Amurrio Patinen eskutik

11:00 // Bañueta II.Patata tortilla txapelketa

12:00 // Omenaldia

13:00 // Herri kirolak Bizindar Artziniegako taldearekin

14:30 // Janari herrikoia: paella eta postrea (4€)

16:00 // Erromeria Victorrekin

16:00 // Karta partidak

16:30 // Mus txapelketa 

16:30 // Aldi bereko xake partidak Erlantz Miguelezekin

17:00 // Aurpegi margotzea, Aspaltzaren eskutik

18:00 // Txokolate jana

19:00 // Umeentzat diskodantza

21:00 // Sevillar dantzak (Enia akademia)

22:00 // Afari herrikoia: hirugiharra, txorizoa eta odolostea (3.5€)

22:00 // Kontzertuak: Mina Longo, Diskodantza

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide