Operaren munduan bide oparoa egiten dihardu Diego Martin Etxebarria amurrioarrak. Iragan abuztuaren 31n estreinatu zen Alemaniako Chemnitz hiriko operako zuzendari egoiliar nagusi gisa. Robert Schumann Philharmonie orkestra zuzendu zuen emanaldi horretan.
Orain arte zituen karguekin uztartuko du Etxebarriak bere eginkizun berria. 2016. urtetik darama Krefeld eta Mönchengladbach antzokietako zuzendari egoiliar nagusi bezla lanean. Horrez gain, hainbat kontzertu eskaini ditu Estatu Espainiarrean edota Kolonbian, zuzendari gonbidatu gisa.