URA agentziak jakinarazi duenez, erabiltzen ez den presa txiki bat bota du Amurrion, Refor industrigunean, ibaia leheneratzeko egiten ari diren proiektuaren barruan. Tokiko espeziei espazio gehiago eskaintzea izango da lanen xedea. Beste hainbat obra egingo dituzte 140 metroko ibilguan barrena. 2-4 metro inguruko altueradun horma bat eraitsiko dute, ibilgua leheneratzeko. Modu horretan, meandro txiki bat sortuko da eskuineko ertzean.
Era berean, tokiko landare espezie batzuk landatuko dituzte ibaiaren ertzean, eta oinezkoentzako bidea berrituko dute, ibaira gehiago gerturatuz.