Landetxe gisa egokitu nahi dute eskola zaharreko eraikinetako bat

Txabi Alvarado Bañares 2019ko ira. 26a, 18:30
131 metro karratu ditu eraikinak, bi solairutan banatuta. / Aiaraldea.eus

100.000 euro baliatu beharko dituzte espazioa goitik behera berritzeko.

Herriko eskola zaharreko bi eraikinetako bat (Gizarte Etxe gisa erabiltzen ez dena) berritzeko prozedura abiatu du Saratxoko Administrazio Batzarrak. Etxea goitik behera erreformatu nahi dute, landetxe moduan ireki ahal izateko. Administrazio batzarreko kideen asmoa da landetxe horren kudeaketaz arduratuko litzatekeen pertsona edo familia bat bilatzea, “Saratxokoa, ahal dela”.

 

Eraikinak 131 metro koadro ditu bi solairutan banatuta. Beheko aldean sukaldea, egongela eta jangela jarri nahi dituzte. Goian, aldiz, hiru logela eta komuna egongo lirateke. Aurreratu dutenez, 100.000 euro inbertituko dituzte lanak egiteko, beste instituzio batzuen laguntzak baliatuta. Ateak aldatu eta barnealdeko tabike gehienak eraitsiko dituzte modu horretan, beste hainbat gune berritzearekin batera. Berogailu, saneamendu, telefono eta elektrizitate sistema berriak ere atonduko dituzte. Eguzki plakak jartzea da administrazio batzarraren asmoa, energiaren gastua txikiagotzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide