Xakearen eskualdeko hiriburu bihurtuko da Bañueta auzoa

Erredakzioa 2019ko ira. 26a, 20:00
Xake partidak jokatzeko aukera egongo da larunbatean auzoan. / Aiaraldea.eus

Topaketa egingo dute larunbatean, auzoko jaien egitarauaren barruan. Urritik aurrera, aldiz, ikastaroa abiatuko dute gizarte etxean.

Xakearen eskualdeko hiriburua bihurtuko da Bañueta, kirol hori sustatzeko ekimen ugari egingo baitituzte Amurrioko auzo horretan.

Alde batetik, “alde bereko partidak” antolatu dituzte larunbat honetarako, auzoko jaien egitarauaren barruan. Gizarte etxean jarri dute zita, 16:30ean. Ekimenaren xehetasunak azaldu dituzte antolatzaileek: “Jokalariak xake-partida ugari jokatzen ditu hainbat jokalariren aurka aldi berean. Lehenengo eta behin, aurkariak mugituko du eta gero irakaslearen txanda izango da. Partida bat amaitzen denean, beste jokalari bat saioan sartu daiteke. Parte hartu nahi duen jendeak itxaron zerrenda batean eman dezake izena”. Posta elektroniko bidez (xake.amurrio@gmail.com helbidean) eta Toki Eder zein Arkune tabernetan egin daitezke inskripzioak.

Xake ikastaroa
Xakearekiko zaletasuna ez da larunbateko zitara mugatuko, ikasturte osorako ikastaroa ere aurkeztu baitute. Gizarte Etxean eskainiko dituzte klaseak, urritik ekainera bitartean.

Umeentzako saioak asteartetan (18:15etik 19:15etara) eta ostegunetan (18:15-20:15) izango dira. Helduenak egun berdinetan izango dira, baina 19:15etatik 20:15etara eta 18:15etatik 20:15etara, hurrenez hurren. Astearteko saioan irakaslea egongo da. Ostegunean, aldiz, bertaratutakoen artean partidak jokatzera mugatuko dira saioak.

Matrikularen prezioa 30 eurokoa izango da hiru hilabetean behin. Gizarte etxean eta Toki Eder zein Arkune tabernetan eman daiteke izena. Arestian aipatutako helbide elektronikora mezu bat bidalita ere osatu ahalko da inskripzioa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide