Madelen Urieta amurrioarrari eman diote Saskibaloi Entranatzaileen Espainiako Elkarteko kideek 2018-2019 denboraldiko entrenatzaile onenaren saria. Real Madrileko entrenatzailea de Pablo Laso ere saritu dute, gizonezkoen kategorian.
Entrenatzaile amurrioarrak sari hori jasotzen duen bigarren aldia da honakoa. Araskiren entrenatzailea da Urieta eta azken urteetako garaipenak bideratzen lagundu du. Erreginaren Kopa bi aldiz eskuratu du Gasteizko saskibaloi taldeak. Bi play off ere jokatu dituzte titulua lortzeko.
Espainiako Selekzioan laguntzaile gisa ere jarduten du entrenatzaile aiaraldearrak. Talde horrek garaipen esanguratsua lortu du berarekin: Eurobasket txapelketako urrezko domina.