Mendira igotzeko egokitutako aulkia erosi du Amurrioko Udalak mugikortasun urriko pertsonentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Aulkiaren aurkezpena./ Amurrioko Udala

Amurrioko Udalak egokitutako aulki bat eskuratu du, mugikortasun urria duten pertsonei emateko aukera mendira igotzeko eta kirol ibilbideak egiteko. Amurrioko Trailrunning Taldeak kudeatuko du aulkiaren erabilera, zenbait irteeratan edo kirol probatan erabiltzeko Abel Fernandezen gidaritzapean.

Amurrioko egutegian markatutako hitzorduetako bat da Amurrioko Trailrunning Taldeak antolatuta eta Montes Solidarios elkartearen laguntzaz Olentzerorekin egiten den Babio mendiko igoera, abenduaren 24an.

Aniztasun funtzionala duten pertsonek jarduera horretan parte hartzeko beharrezkoa zen Gasteiztik egokitutako aulki bat ekartzea. Horrek zailtasun logistikoak eta aulkiaren erabilera mugatuagoa sortzen zituen.

Hori dela eta, Amurrion mugikortasun urria duten pertsonen parte hartzea izan dezaketen jarduera gehiago antolatu ahal izateko eta erabilera errazteko, Amurrioko Trailrunning Taldeak egindako eskariari erantzuten dion aulki egokitua eskuratu du Amurrioko Udalak.

Amurrion egindako irteerak Abel Fernadezek gidatuko ditu, 3 urtetan praktikak egin ditu eta trebakuntza jaso du Montes Solidarios elkartearekin. Ibilbideak egiteko boluntarioak behar dira, baina lehenengo trebakuntza saio txikia egin beharko dute.

 “Amurrioko Trailrunning Taldeak aulki egokitua eskuratzeko egin duen proposamena ilusio handiz jaso dugu udalean, izan ere, gure iritziz, talde horretatik, Montes Solidarios elkartearekin batera, lan bikaina egiten da. Amurrioko Udalak beti jarraituko du elkartasuna eta kirola bateratzen dituzten horrelako ekintzak laguntzen”, azaldu du Josune Irabien Amurrioko alkateak.

Amurrioko Udalak 3.900 euro bideratu ditu aulkia eskuratzera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide