aiaraldea.eus

“El gran testigo” eta “Plaza Rekalde, Bilbao, BIAD” 2019ko Amurrioko hiribildua XXXIII. arte sariketako irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Kultura  Amurrio
“El gran testigo” eta “Plaza Rekalde, Bilbao, BIAD” 2019ko Amurrioko hiribildua XXXIII. arte sariketako irabazleak

Guztira, 59 artelan aurkeztu dira sariketara. atzo Sarien banaketa izan zen La Casonan, 20:00etan, lan irabazleen eta epaimahaiak aukeratutakoen erakusketari hasiera emanez.

Amurrioko Udalak antolatutako Amurrioko hiribildua XXXIII. arte sariketak baditu irabazleak. 59 artelan aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiak baloratu ditu. Sarien banaketa gaur arratsaldean izango da La Casonan, 20:00etan, eta, aldi berean, aukeratutako 20 lanak biltzen dituen eta urriaren 27ra arte bisitatu ahal izango den erakusketari emango zaio hasiera.

Sariketaren lehen saria Luis Miguel Gómez González basauritarraren El gran testigo da, eta 4.000 euro eta oroimenezko eskultura jasoko ditu. Epaimahaiak, mihise gainean olio pintura erabiliz egindako artelana aukeratu du, bertan, 'margotzeko ofizioa’ errebindikatzen duen lan zehatza eta monokromo urdinaren tonalitate desberdinen erabilera zaindua hauteman dituelako”. Azpimarratzekoak dira bereziki teknika eta xehetasunetarako pasioa, guztia ere, errealismo magikotik gertu dagoen lengoaia bilatu duen proposamen piktorikoaren barruan.

Ciudad Realeko Laura Medina Solera egilearen lau piezak osatutako Tiempo incierto artelanak irabazi du bigarren saria. Emakumearen irudiaren ikerketan sakontzen duen proposamena da, eta epaimahaiak “lengoaia artistikoaren garaikidetasuna baloratu du, baina horrek ez du baztertzen margotzeko teknikaren erabilera zaindua, beste materialak ere hartzen dituen paper gaineko marrazketaren oinarrizko alderdian”.

Amaitzeko, herritarrentzako saria, Plaza Rekalde, Bilbao, BIAD lana aurkeztu duen Mario Ortiz Paniegok irabazi du. Bi argazkik osatutako artelanean, epaimahaiak “ondarearen errebindikazioan oinarritutako kontzeptuzko jolas leuna” baloratu du, “diptikoa izanik tokian bertan egindako arte esku-hartzearen erregistroa”.

Epaimahaiaren osaketa
Amurrioko hiribildua arte sariketaren hogeita hamahirugarren edizioko epaimahaia osatu dutenak hauek izan dira: Enrique Martinez Goikoetxea, Arabako ARTIUM  Museoko erakusketa kontserbadorea eta Arte Ederretan Lizentziatua; Lourdes Vicente, Arte Ederretan Lizentziatua eta ilustrazio irakaslea Gasteizko Diseinu Goi Eskolan; eta  Andere Larrinaga Cuadra, Artearen Historian Lizentziatua, diziplina horretako doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen eta Musikaren Historia Saileko irakaslea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa