"Amaurre klima aldaketari aurre" lelopean Juan Urrutia plaza hartu eta manifestua irakurri dute ingurumena babesteko neurriak eskatzeko.
Besteak beste, aldarrikatu dute planeta larrialdi klimatiko egoeran dagoela eta 200 landare eta animali espezie desagertu direla. Hondamendiak gero eta arruntagoak direla ere nabarmendu dute eta B planetarik ez dagoela. Horren ostean, eserialdia egin dute udaletxe aurrean.
Testua: Aitor Aspuru Saez