A-625 errepidean izan da gertakaria. Arespalditzatik Amurrioko norabidean joaten ari zen motorra une horretan eta aipatutako azken udalerrian jazo da kolpea Harley Davidson eta Audi A4 ibilgailuen artean.
Motorrean zeuden bi pertsonak ospitalera eraman dituzte, nahiz eta Ertzaintzaren arabera, antza, zauri larriak ez izan. Trafikoa normaltasunera itzuli da jadanik.
Ez da Amurrioko errepidetan gertatu den ezbehar bakarra. Larrialdi zerbitzuek txirrindulari bat ere artatu behar izan dute.