Txango batekin hasiko du ikasturtea Amurrioko Aisia Eskaut Taldeak

Txabi Alvarado Bañares 2019ko urr. 7a, 07:00

Amurrioko Aisia Eskaut Taldeko kideak, iragan asteburuan eginiko auzolan batean. / Aisia Eskaut Taldea

Reforreko gimnasioan lo egiteko aukera emango dute. Parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurretik taldekidea izatea.

Urriaren 12an emango diote hasiera ikasturte berriari Amurrioko Aisia Eskaut Taldeko kideek. Irteera bat egingo dute egun horretan. “Goizeko 10:30ean aterako gara kioskotik, eta Burubio igoko dugu. Jateko ordua heltzean Etxegoienera jaitsiko gara eta han bazkaldu ostean jolas batzuk egingo ditugu denak elkarrekin”, azaldu dute aisialdi taldeko kideek.

Gainera, gaua Reforreko gimnasioan igarotzeko aukera emango dute. “Lotara geratzen direnak igandean itzuliko lirateke, 12:30ean”, zehaztu dute. Haur guztiei luzatu diete asteburupasan parte hartzeko gonbita, taldearen parte direnei zein berriei. “Apuntatzeko zalantzak dituzten haurrek asteburuan probatu dezakete eta lasai erabaki taldean jarraitu ala ez”.

Ibilaldira eraman beharreko gauzak ere zerrendatu dituzte:  Jateko bokata, merienda, lo zakua, esterila, mendiko arropa, jateko platera, potoa, mahai tresnak, pijama, aldatzeko arropa eta nezeserra.

Helbide elektroniko bat ere jarri dute jendearen eskura, edozein zalantza izatekotan mezu bat bidali ahal izateko: amurrio.eskaut@gmail.com.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide