Igandeko ordu txikitan, gaueko 04:00ak aldera, izan ziren lapurreta eta atxiloketa. Aiaraldea Hedabideari adierazi diotenez, herritarrek jakinarazi zioten Ertzaintzari Amurrioko okindegi batean zarata handia entzun zutela.Polizia bertaratzean ikusi zuten sarrerako ateko kristala apurtuta zegoela. Barruan, bi gazte aurkitu zituzten, eta identifikatu egin zituzten, "biltegian ezkutaturik zeuden".
Ertzaintzaren arabera, kutxa erregistratzailea irekirik zegoen, eta lurrean txanponak eta motxila bat topatu zituzten. Horren barruan txanpon gehiago eta bihurkina zeuden. Poliziak bi gazteei lapurreta delitua leporatu die, eta egotzi die sarrerako atea apurtzea eta txanponak eta billetek lapurtzea. Zehaztu dutenez, diru gehiena loteriaren salmentakoa zen.
Atzo igaro ziren gazteak Amurrioko Epaitegitik. Biek aurrekariak dituzte.