Barañano likoreak enpresak jakinarazi du Intervinos gidak urrezko domina eman diola bere vermutari.
Berez, duela bi urte hasi zen produktu horren prestaketa eta urtebetea ez du egin merkatuan. Gaizka Barañanoren ustez, arrakastaren sekretua da bere herenaitonaren errezeta zaharra -1881ekoa- erabili izana.
Sariaz gain, 92 puntuko nota jaso du Intervinos gidaren aldetik.