Berri Txarrak musika taldeak jakinarazi duenez, Burubio Kulturgunean joko du urriaren 18an, ostiralean.
Sarrerak eskuratzeko Burubiora bertartu beharko dira zaleak. Salmenta igande honetan izango da 19:00etatik aurrera, eta erosle bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango du gehienez. Burubioko kideen esanetan kopuru mugatua izango da.
Ikusi Arte Touraren birako azken kontzertu arabarra izango da urriaren 18koa. Berri Txarrak taldeak duela hilabete batzuk iragarri zuen bira horren ostean jotzeari utziko diotela.
Burubio Kultur Elkarteak sare sozialetan eman du ekitaldiaren berri: