Hedabideek jakinarazi dute Eva Blancok atzo adierazi zuela asmoa EA alderdiko idazkari nagusia izateko. Edonola ere, lehen urratsa da hautagaia moduan bere burua aurkeztea. Gaur amaituko da epea abal guztiak erakusteko eta urriaren 25ean izango dira barne hauteskunde primarioak.
Kargua lortzeko amurrioarrak Maiorga Ramirez nafarra gainditu beharko du. Eva Blanco EH Bilduko alkategaia izan zen 2015ean eta koalizioko legebiltzarkidea ere bada. Berez, Eusko Legebiltzarreko Lehen Presidenteordea hautatu zuten 2016an eta, horren ondorioz, Amurrioko Udala utzi zuen.