Denis Urubko mendizaleak hitzaldia eskainiko du Amurrion

Erredakzioa 2019ko urr. 28a, 07:00

Mendizale ezaguna da Denis Urubko. / Andrei Starkov

Azaroaren 8an 19:30ean izango da zita Amurrio Antzokian, Mendiko Lagunak taldearen mendi eta naturari buruzko jardunaldien barruan.

Denis Urubko Amurrio bisitatuko du datorren azaroaren 8an, Mendiko Lagunak taldearen mendi eta naturari buruzko jardunaldietan, hain zuzen.

Mendizale errusiarrak hitzaldia eskainiko du 19:30ean Amurrio Antzokian. “Gasherbrum 2-an bakarrik eta estilo alpinoan irekitako ibilbide berriari buruz mintzatuko da”, azaldu dute solasaldiaren antolatzaileek.

Mendiko Lagunak taldeko kideek nabarmendu dutenez, gaur egun dagoen mendizale esanguratsuenetako bat da Urubko, hainbat arrazoi medio: “Altuerako erreskateetan burututako lanagatik eta hainbat mendi jardueragatik. Neguan 8.000 metroko tontorretara eginiko lehen igoeretan parte hartu du, eta altuera horretako mendietan ibilbide berriak egin ditu berak bakarrik. Hainbat errekonozimendu jaso ditu horregatik: Piolet d´or 2010 garaikurra eta National Geographic emandako 2019. urteko abenturazalearen izendapena (Adam Bieleckin batera)".

Mendi eta naturari buruzko jardunaldien informazio gehiago topatu daiteke Mendiko Lagunak taldearen webgunean.

Horrez gain, Gorobel Ibilaldiaren XXXIII. edizioa prestatu dute mendi taldeko kideek azaroaren 10erako:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide