"Ahotsak" emankizunaren atal berria eskainiko du ETB-1ek gaur 22:00etan. Lekeition grabatutako saioa izango da eta bertan Amurrioko Hasperen Abesbatzak bi aurkari izango ditu: Bilboko Bilbotxeros eta Gasteizko Arabako Abesbatza Sinfonikoa.
Julian Iantzi aurkezleak eta Hibai Etxebarria adituak gidatuko dute lehia eta irabazleak finalean parte hartzea lortuko du.
Hasperen Abesbatza Amurrioko Musika Eskolako kideek sortu zuten eta bere ibilbidea 2010ean hasi zen. Amurrioko hainbat emakumek osatzen dute taldea eta Felipe Ainz da zuzendaria.