Aresketa Ikastolako jantokia menu ekologikoak ematen hasi da, tokiko produktuak baliatuta

Aitor Aspuru Saez 2019ko urr. 24a, 07:30

Tokiko produktuak baliatuta egingo dituzte menuak hemendik aurrera. / Aiaraldea.eus

Urduñako Herri Ikastetxeko jantokiak iaz ekin zion udal sukalde ekologikoan prestatutako platerak zerbitzatzeari, prozesu luze baten ostean. Orain, antzeko saltoa eman dute Amurrioko Aresketa Ikastolan: tokiko produktu ekologikoekin prestatutako menuak eskainiko dituzte hemendik aurrera.

Aresketa Ikastolak irailetik ekin dio jantokiko menuak tokiko produktuekin prestatzeari. “Guraso talde batek ikastolako agendan 2017/2018 ikasturtean kokatu zuen” azaldu du zuzendaritzak.
Berez, aldaketaren helburua da "eredu jasangarriago eta osasungarriagorantz jotzea, non heziketa proiektuaren eta gure ingurumenaren koherentzia islatuko den”.

Prozesua gauzatzeko Urduñako Eskola izan da erreferentea eta Kataluniako “Menjadors Ecologics” taldearen aholkularitza profesionala izan dute. Zentzu batean, funtzionamendu orokorra ez da gehiegi aldatu: “lehendik ere jantokia eta sukaldea genituen ikastolan eta menuen elaborazioa bertan egiten zen”.

Hala ere, sukaldeko tresnerian hobekuntzak egin dituzte, eta sukaldariek trebakuntza jaso dute, produktu freskoekin eta errezeta berriekin lan egiteko. Esan bezala, Urduñako Herri Ikastetxearekin elkarlanean ari dira: “Platerak eta produktuak aukeratzeko orduan, eurekin partekatzen ditugu menuak, modu horretan erosketak eta elaborazioak egiterakoan gure esperientziak partekatu eta modu eraginkorragoan funtziona dezakegu”.

300 menutik gora
Gainera, menua Menjadors Ecológics taldeak, María Manera nutrizionistak eta Aresketako sukaldari taldeak prestatu dute.

Bilakaera horri esker, egunero 300 menutik gora eskaintzen dituzte Aresketa Ikastolako jantokian, gertukoak eta ekologikoak diren eguneko barazkien kontsumoa bermatuta, eta aurreprestatutako elikagaiak baztertuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide