Amurrioko Aldama auzoko jaiak ospatuko dira asteburuan. Larunbatetik astelehenera arte luzatuko da egitaraua. Herri bazkariak eta karta joko txapelketak izango dira nagusi. Otorduetako tiketak bezperan eskuratu beharko dira, txosnan.
EGITARAU OSOA
Urriak 26, larunbata
9:30 // Txosnen irekiera
12:30 // Meza
14:00 // Bazkaria
Arratsaldean tute txapelketa egongo da
Urriak 27, igandea
9:30 // Txosnen irekiera
12:30 // Meza
14:00 // Bazkaria
Arratsaldean briska txapelketa egongo da
Urriak 28, astelehena
9:30 // Txosnaren irekiera
12:30 // Meza
14:00 // Bazkaria (aurreko egunetan eman beharko da izena 12 euroren truke)