Istripua gertatu da gaur eguerdian Saratxon, A-625 errepideko 355. kilometroan, Laudioko norantzan eta Lekamañako bidegurutzetik oso gertu.
Honda markako auto bat irauli egin da eta gidaria harrapatuta geratu da. Suhiltzaileak bertaratu dira egoera bideratzera.
Gidaria ibilgailutik atera eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Ez dirudi larriki zauritua dagoenik, Ertzaintza jakinarazi duenez.