Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa egingo dute Amurrioko Mugendo eskolan azaroaren 23tik 26ra, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta. “Bizitzan jazo daitezkeen hainbat egoera planteatuko dira”, azaldu dute eskolako kideek, “teknika erraz eta eraginkorrak landuko dira, ez da aurretiazko inolako esperientziarik beharko”. Zehaztu dutenez, “eraso fisikoei zein ahozkoei” erantzuteko teknikak irakatsiko dituzte: “erasotzailearen indarra bere aurka erabiltzeko, amorrua norbere onurarako kontrolatzeko eta beldurra murrizteko”.
Tailerrean parte hartzen dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Bildutako dirua Askabide elkartera bideratuko da. “Bertaratzen diren emakume guztiek kolore moreko mugendo gerriko bat jasoko dute oroigarri bezala”.