Datorren asteko astelehenean hasiko dira Lezamako jaiak. Meza, zozketa, argazki herrikoia eta nagusientzako bazkaria egingo dituzte, besteak beste. Baina egun nagusia larunbata -azaroak 16- izango da. Hainbat jarduera egingo dituzte egun horretan: San Pedro mendira bisita, herri bazkaria, briska eta mus txapelketak, herri kirolak eta herri afaria. Akerbeltz erromeria eta Karri Fest DJa arduratuko dira gaua girotzeaz.
Igandean egingo da jai egitarauaren barruko azken ekintza: mendi martxa. 9:30ean abiatuko dira parte hartzaileak.
