Gaur amaitzen da igandean egingo den Gorobel Ibilaldian izena emateko epea

Erredakzioa 2019ko aza. 7a, 07:32

Ehunka mendizalek egingo dute ibilaldia.

Hiru ibilbide egongo dira guztira: 42 kilometrokoa, 25ekoa eta 10ekoa.

Gorobel Ibilaldiaren XXXIII. edizioa egingo dute datorren igandean, azaroak 10. Baina izena emateko epea bihar -osteguna- amaituko da. Mendikolagunak.eus edo Zirkuitua.com atarietan egin daiteke inskripzioa. Mendi taldeko kideek eta federatuek 6 euro ordaindu beharko dituzte. Gainontzekoek, aldiz, 9 euroren truke parte hartu ahal izango dute.

Hiru ibilbide
Hiru ibilbide egongo dira guztira. Bide luzeak 42 kilometro izango ditu. Mendizaleak goizeko zazpietan abiatuko dira Juan Urrutia plazatik eta Babio, Aro eta Tologorri zeharkatuko dituzte, besteak beste.

Ibilbide ertaina 25 kilometrokoa izango da. Parte hartzaileak autobusez joango dira 8:00etan Maroñoraino, eta Ungino, Eskutxi, Goizale aterpea eta Belandia bisitatuko dituzte, besteak beste. Ibilbide txikia, aldiz, 10 kilometrokoa izango da. Goizeko hamarretan abiatuko da, eta Babio izango du helburu.

Argazki eta bideo lehiaketa
Antolatzaileek jakinarazi dute argazki eta bideo laburren lehiaketa burutuko dutela ibilaldian zehar. Aiaraldea hedabideak, bere aldetik, ibilaldirako dortsal bat zozketatuko du ostiralean. Aiaraldea.eus/zozketak atarian sartuta parte hartu daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide