Mendiko Lagunak taldeak oharra plazaratu du bihar egitekoa zen Gorobel Ibilaldia bertan behera utzi dutela jakinarazteko. “Eguraldiaren iragarpena ez da hobetu azken orduetan eta elur-kota 800 metrotan dago. Egoera honetan, ezin dugu parte-hartzaileen segurtasuna bermatu”, azaldu dute sare sozialen bidez.
Jarduera gehiago
Mendiko Lagunak-eko kideek beste hainbat jarduera antolatu dituzte. Atzo -ostirala- Amurrioko Antzokia jendez betetzea lortu zuten, Denis Urubkoren hitzaldiarekin.
Hurrengo asteetan, aldiz, mendi jardunaldiak burutuko dituzte, ondorengo egitarauarekin:
