Nazioarteko Judo Txapelketaren XXXVI. edizioa egingo dute asteburuan

Julen Solaun Martinez 2019ko aza. 12a, 07:00

Judoko txapelketako artxiboko irudi bat. / Aiaraldea.eus

Bañueta kiroldegian egingo dute norgehiagoka, asteburuan. 

Amurrioko Judo Klubak bere nazioarteko txapelketaren XXXVI. edizioa antolatuko du datorren larunbatean, azaroak 16, Bañueta Kiroldegian.

Norgehiagoka haur eta kadete kategorietako partaideentzat bakarrik izango da eta goizeko hamarretan hasiko da haurrekin, arratsaldeko hiruretatik aurrera jarraitzeko kadeteekin. Hurrengo egunean, gainera, senior kategoriako Espainiako Kopako sektore bat jokatuko da kiroldegian bertan.

Klubeko entrenatzailea den Eduardo Gonzalezen arabera, “anbizio handiko” txapelketa antolatuko dute, bi kategorietako mutilek eta neskek parte hartuko dutelako.

Gainera, aurtengo zein iazko lehiaketa sistemak goraipatu ditu Gonzalezek, aurreko bost urteetako Superkoparekin alderatuta: “Partaideek bi borroka egin ahalko dituzte gutxienez eta era erlaxatuagoan lehiatu ahalko dira, baina ez da errazagoa izango”.

Parte hartzeko ezinbestekoa izango da antolakuntzak erraztutako helbide batean izena ematea. Senegaleko herri bateko judo taldeari emango diote bildutako diruaren zati bat. “Proposamen honek pasaden urtean izandako harrera ona ikusita, aurten ere mantendu nahi izan dugu Senegaleko taldea laguntzeko ekimena ”, zehaztu du entrenatzaileak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide