Herri bazkarietarako tiketak azaroaren 26a baino lehen eskuratu beharko dira Araba Euskaraz-en dendan.
Hasi da dagoeneko Amurrioko Araba Euskaraz jaia. Ospakizun nagusia datorren urteko ekainean egingo duten arren, lehenago hainbat ekintza burutuko dituzte Aresketa Ikastolako kideek. Datorren azaroaren 30ean egingo dute lehena. Kultura eguna antolatuko dute Juan Urrutia plazan.
Egunsentitik ilunabarrera luzatuko da egitaraua, makina bat ekintzarekin. Goizean tailer eta jolasak izango dira protagonista. 13:00etan euskal dantzak egongo dira, eta handik ordubeterea abiatuko da trikipoteoa.
Herri bazkariak egingo dituzte gero. 14:00etan 10 urte baino gutxiago dituzten pertsonek jango dute. 15:00etan, aldiz, nagusiagoen txanda izango da. Otorduen prezioa 7 eta 15 eurokoa izango da, hurrenez hurren. Tiketak azaroaren 26a baino lehen eskuratu beharko dira Araba Euskarazen dendan.
Bazkalostean bertsolariak eta kantukada egongo dira. Arratsaldean eta gauean, aldiz, kontzertuak izango dira nagusi. Sabin Guaresti, Jatorriz erromeria eta Aiaraldeko Soinu Sistema igoko dira oholtzara.
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.