Bi asteburuz luzatuko dira mendi jardunaldiak

Julen Solaun Martinez 2019ko aza. 19a, 08:00
Aurten ez dute Gorobel mendi ibilaldia egiterik izan. / Aiaraldea.eus

Lau hizlarik hartuko dute parte jardunaldietan eta espeleologia ekintza bat antolatuko da Salmantonen.

Asteburu honetan eta hurrengoan zehar, azaroaren 22tik 30era, alegia, Amurrioko Mendiko Lagunak Elkarteak mendizaletasunaren inguruko jardunaldiak antolatuko ditu. Mendiarekin erlazionatua dagoen gai bat jorratuko da egun bakoitzean: emakumeen egoera, mendizaletsunaren familia oinarriak, edo hiru lagunek Alpeetan izandako abentura, besteak beste.

Jardunaldietako lehenengo hitzaldia ostiral honetan, azaroak 22, izango da. Sonia Casas mendi gidari bilbotarrak emakumea izateagatik pairatutako “estereotipoak” nola gainditu dituen azalduko du, “grina eta motibazioa lagun betiere”.

23an, berriz, Enrique Arberas Agiñigako biologoa arituko da, Kanadan bizitako esperientzia pertsonalak azalduz. Arberasek berak azaldu duenez, berarentzat “funtsezkoak” diren balioak aurkitu zituen herrialde gorretan: “Naturarekiko maitasuna, behatzeko grina, inguruko mundu naturala ulertzea eta etsaia den mundu batean bizirauteko beharra”. Igande goizean, azaroak 24, espeleologia ekintza antolatuko da Salmantonen.

Datorren ostiralean, 29an, Alpeeko gailur altuenetan zehar eskiekin bizitako abenturak kontatuko dituzte Amets Arrizabalaga ondarruarrak eta Ander Goti eta Endika Larrazabal amurrioarrek. Azkenik, larunbat arratsaldean, Tasio eta Joseba Martin urduñatarrek (semea eta aita) Himalayako mendietan zehar egindakoak kontatuko dituzte, familia ikuspuntu batetik betiere.

Larunbaterako Gorobel mendi martxako argazki lehiaketa ere programatuta zegoen, baina ez da egingo, marta bertan behera utzi zelako, eguraldi txarra zela eta. Hitzaldi guztiak izango dira 19:30etatik aurrera Katekesi aretoan. Salmantoneko irteera, aldiz, 9:00etan hasiko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide