aiaraldea.eus

Amurrioko gaua girotu zuen Sobrino Sobradok atzo

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Muñoz   Kultura  Amurrio
Amurrioko gaua girotu zuen Sobrino Sobradok atzo

Etxetik kanpo jokatu zuten Sobrino Sobradoko kideek atzo gauean. Amurriora bertaratu ziren, Alanbiken kontzertua eskaintzeko. Urduñako musika taldeak zaletu ugari erakarri zituen tabernara. 

Ibilbide luzeko taldea da Sobrino Sobrado. XX. mendearen amaieran sortu zen Iñigo Arrizabalaga musikari eta artistaren ekimenez. Ordutik hona disko ugari argitaratu dituzte eta taldea ezinbesteko pieza bihurtu da Urduñako musikagintzaren historia oparoan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa