Amurriok bi jolas-gune berri izango ditu urtearen amaieran

Erabiltzailearen aurpegia
Lucas Rey ikastetxera egongo da lotuta Mendiko kaleko jolasgunea. / Aiaraldea.eus

Hilabete honetan amaituko dituzte Mendiko kaleko haur-parke berriko lanak. AmurriokoEKIN aurrekontu parte-hartzaileen lehen kanpainan aukeratutako proposamena izan da. Abiagabarriko jolas-gunea 45 m2 handituko da, 0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzendutako jolas-gune batekin, auzo batzarretan egindako proposamen bati erantzuna emanez.

Amurriok bi jolas-gune berri izango ditu hilabete honen amaieran. Mendiko kaleko orubea egokitu ondoren, AEKren instalazio zaharretan haur-jolasak eta kautxuzko zorua jarriko dituzte, lanak amaitutzat emateko. Bestalde, Abiagabarri auzoan dagoen parkeari dagokionez, lurzorua berritzeaz gain, 45 m2 gehiago izango ditu, zabu-gune berri bati esker. Bi jarduketek 49.500 euroko inbertsioa ekarri dute.

Mendiko kaleko jolas-gunea
Mendiko kaleko jolas-gunea azken exekuzio-fasean sartu da. Haurrentzako jolasak jartzeko orubea egokitu ondoren, hilabete honetan zehar, horrelako instalazioetan ohikoa den kautxuzko segurtasun-zorua jarriko da, baita jolas-eremua osatzen duten elementuak ere.

Dorre aktibo batek, txirristak, igoera-jolasen eremu batek, oreka-barra batek eta hainbat tamainatako esferek osatuko dute Mendiko kaleko haurrentzako jolas-gunea. Erabilera anitzeko eremua, 550 m2-koa, Lucas Rey ikastetxe publikoko jolastokiarekin lotuta egongo da, eta ikastetxeko ikasleek jolas-gune gisa erabiliko dute eskolaorduetan. Ordutegi horretatik kanpo, herritar guztientzat egongo da zabalik.

Aisialdi-espazio berri horrek erantzuna ematen dio AmurriokoEKIN aurrekontu partehartzaileen lehen kanpainan aukeratutako proposamenetako bati.

Abiagabarri auzoko jolas-gunea
Abiagabarri auzoko jolas-gunean, egun dagoen 196 m2-ko zoladura ordezten ari dira, denboraren poderioz hondatuta baitzegoen. Horrez gain, jarduera horrekin batera, hilabete honetan zehar jolas-eremua zabalduko da, beste 45 m2 gehigarrirekin, eta bertan 0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzendutako jolasak jarriko dira. Aurten egin diren auzo-batzarretan egindako proposamenetako bati erantzuten dio jarduketa horrek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide