Xabier Zabala eta Leire Bilbaok osatu dute ikuskizunaren soinu banda. "Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan", azaldu du Bilbaok, "zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu".
70 minutu inguruko iraupena izango du emanaldiak. Ondoren, ohiturari jarraiki, oholtzatik jaitsiko dira hiru pailazoak, bertaratutako guztien artean besarkada eta musuak banatzeko.