Julianek, 1990eko hamarkadako Cool Jerks taldeko liderrak, Soul Teller formatu “minimalista” aurkeztuko du Aiaraldean, bere ahotsa eta Lorenzo Moyaren pianoa izango baitira instrumentu bakarrak.
Julianek hamar disko editatu ditu musikan daramatzan ia hogeita hamar urteetan zehar, eta Espainiako soul musikako erreferenteetako bat dela esan ahal daiteke. Willie Mitchel ekoizle estatubatuarrarekin lan egin zuen Espainiar bakarra izan da. Aretha Franklinen, Keith Richardsen edo Elvis Presleyren diskoak editatu zituen ekoizle horrek.