“Herriko zein eskualdeko eragile eta sortzaileei plaza edo espazio bat ematea dituzten produktuak jendarteratzeko”. Hori izango da igande goizean -abenduak 15- Amurrion egingo den Herri azokaren helburu nagusia, antolatzaileen esanetan.
Azokaz gain, hainbat ekintza
Amurrioko Gazte Asanbladak bultzatu du ekimena. “Aurreko urtearekin konparatuta, azokarako egitaraua antolatu dugu, ikuskizunekin jende gehiago bertaratu dadin”, azaldu dute Gazte Asanbladako kideek, “Txiki Txan magoa, Andere Morillo dantzaria eta Perdido entre ilusiones kantautorea izango ditugu”.
